Ostadarreko gurasoek kirola eta ongizate emozionala landu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 9a, 11:00
Arg.: Ostadar SKT.

Ostadar SKTko gurasoak Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala kirolean izeneko formakuntza jaso dute azken hiru asteetan Antonio Mercero gunean. Alex Remiro Realeko atezainak eta Futbol Mas Fundazioak sortutako proiektua da eta helburua futboleko prestakuntza garaian kirolari eta euren senideen ongizate emozionala lantzen laguntzea da.