Edukiontzi erre batek bost auto kiskali ditu Sasoeta ibilbidean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 9a, 08:09

Gaur goizaldean sute ikusgarri bat gertatu da Sasoeta ibilbidean. Edukiontzi erre batek ondoan zituen bost auto kiskali ditu. Bizilagun pare batek azaldu dutenez, sua "berehala" zabaldu zen haizeagatik eta suhiltzaileak iritsi zirenerako ez zegoen ezer egiterik. 

Udaltzainek eta ertzainek ez dakite oraindik sua zerk edo nork eragina izan den, ez dute hipotesirik baztertzen. Eremuan zeuden bizilagunetako batek TXINTXARRI-ri kontatu dionez, baten batek zigarro mutur bat zaborretara bota izana izan liteke sutearen kausa.

Erlazionatuak

Sasoeta ibilbideko auto erreak

Txintxarri Aldizkaria ots 09 Gizartea