Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak neurketari itzulia eman zion

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 8a, 12:30

Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak ligako azken sailkatua den Laskorainen aurka neurtu zituen indarrak hilaren 3an, Maialen Chourraut kiroldegian. Josu Lopezek zuzentzen duen taldeak borrokatuz neurketari itzulia eman zion eta garaipena eskuratu zuten

Bi taldeak gogotsu atera ziren kantxara eta baloiaren jabetzarengatik borroka handia izan zen. Baina tolosarrek hutsuneak aurkitu eta 0-2 aurreratu ziren.

Etxekoek ez zuten amore emango eta defentsa lana hobetuz, falta eta kontra bati esker berdinketa eskuratu zuten.

Horri esker, Eguzkik partida bereganatu zuen eta nahiz eta aurkaria atera gerturatu, erasoak zapuztea lortzen duen Josu Lopezen taldeak. Ondorioz, hirugarren gola eta azken minutuetan laugarrena egin zituen etxeko taldeak.

Garaipeneko puntuei esker, Eguzkiko lehen taldeak gora egin du sailkapenean eta egun seigarren postuan da.

Gainerako taldeak

Goizean, kadete mailako taldeak Erain izan zuen aurkari. Partida borrokatuan launa berdindu zuen Eguzki Goxoki Goxuas taldeak.

Egun bat lehenago, III. mailako Eguzki ISU Leihoak- Sanpedrotarrak jokatu zen kiroldegiko kantxan.

Kanpoan lehiatu ziren bai jubenil, baita infantil taldeak ere. Anoetan izan ziren lehenak eta Eguzki Bodegas Ayesa 1-4 gailendu zen. Arrasatera egin zuten bidaia taldeko gaztetxoek eta nagusitasunez Mondrate garaitu zuten, 0-10.

III. mailan lehia

Hilaren 9-11 asteburuan areto futboleko maila gehienek atsedena izango duten arren, III. mailako taldeak jardunaldia izango du. DAD Kutxa taldea izango du aurrez aurre Eguzki ISU Leihoak taldeak, gaur, hilaren 9an, Urnietan.