LOKEko Ekain Luisek zilarrezko domina eskuratu du Euskadiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 8a, 10:30

LOKEko De La Cruz, Luis eta Guisado (ezkerretik eskuinera) Elizaldetarrak elkarteko Suhar Aristegirekin. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Judo ataleko kideek bi txapelketa izan dituzte hilaren 3an eta 4an. Junior mailako Euskadiko txapelketan zilarrezko postuan sailkatu zen taldeko Ekain Luis gaztea

Junior mailako hiru judoka Portugaletera egin zuten bidaia Euskadiko txapelketan parte hartzera eta 

LOKEko kirolariak maila ezberdinetan egin zuten borroka: Ekain Luisek 100 kilo baino gehiagoko kategorian; Ekhi De La Cruz 73 kilo baino gutxiagokoan eta Unai Guisado 66 kilo baino gutxiagokoan. 

Zegozkien borrokak lehiatu ostean, Luis bigarren postuan sailkatu zen eta Guisado bosgarren izan zen.

Infantilak ere lehian

Infantil mailako gazteak ere izan ziren tatamian lehiatzen. Hilaren 3an, Urnietako kiroldegian Gipuzkoako txapelketako lehen saioari ederki egin zioten aurre gaztetxoek.

Bigarren jardunaldia hilaren 17an jokatuko dute LOKEko judokek leku berean eta bertan jakingo dira eremuko txapeldunak zeintzuk diren.