Herritarren Arreta Zerbitzuaren proiektuaz ariko dira gaur udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 8a

Udal korporazioak hilabete honetako ohiko bilkura egingo du gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera. EAJ alderdiko zinegotzi berriak, Ainara Elicecheak, kargua hartuko du. Bestalde, Herritarren Arreta Zerbitzuaren proiektua eta ordenantza onartu ala ez eztabaidatuko dute. 

Gai zerrenda
  1. Ainara Elicechea Beitia Lasarte-Oriako zinegotzi karguaz jabetzea (EAJ).
  2. Iazkoko abenduaren 14an eta 22an eta aurtengo urtarrilaren 18an egindako saioen aktak onartzea.
  3. Herritarren Arreta Zerbitzuaren proiektua onartzea.
  4. Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordenantza onartzea.
  5. Galdera eta erreguak.

Hala egin nahi duten herritarrek aukera dute pleno aretora bertaratzeko. Bestela, udalak bere YouTube kanalean emango du saioa, streaming bidez.