Neurketa hasi baino lehen Tolosarrak txapelketako laugarren postuan ziren; talde zuri-urdina, aldiz, taulako azkenetarikoa zen. Lasarteoriatarrek neurketa gogorra espero zuten, beraz, Michelin kirol gunean.
Astean zehar landutakoa martxan jarri zuten Texaseko gazteek eta bi taldeen arteko borroka handia izan zen. Bi taldeek aukerak sortu zituzten, baina etxekoak gailendu ziren gol bakarra lortuaz.
Puntuei esker, zazpigarren postura igo da Lasarte-Oriako taldea.
Guztiek puntuak
Texas Lasartearrako gainerako taldeek ere aldeko emaitzak izan zituzten.
Erregional I. Mailako taldea maila igoeraren bila dabil eta beste pauso bat eman zuen Zarautz 1-0 garaituz.
Kadete I. Mailako kideek ere hiru puntuak eskuratu zituzten Gipuzkoako kopan. Lazkao B izan zuten aurrez aurre eta zuri-urdinek 1-4 irabazi zuten.
Jubenil Mailako taldeak, aldiz, launa berdindu zuen Urnieta Bren aurka.
Neurketa bakarra
Inauteriak direla eta, ohorezko kadete mailan izan ezik, ez da ligako jardunalditik jokatuko otsailaren 10ean eta 11n.
Ostadar SKTko Ohorezko kadete taldeak Antiguoko B izango du aurrez aurre larunbata goizean Michelin kirol guneko zelaian.