Javi Rodriguez Sanz izan da Ogi Berriko Gabonetako sariaren irabazlea. Aipatu okindegiak urtero bezeroen artean zozkatzen dituen 1.500 euroak poltsikoratu ditu. "Oso pozik agertu da, eta sariaz gozatzeko ilusioz. Kontatu du okindegiko langileak kafetxo batera gonbidatu dituela, eta, horiek, irabazlearekin eskertuta agertu dira. San Blas opil artean atera dute argazkia.