LOKEko gimnastek bikain hasi dute denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 7a, 13:00

Kadete C kategoriako taldea lehian. Arg.: LOKE Gimnastika.

Pozarren itzuli dira Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastak Bergaratik. Amateur mailako lehen jardunaldia lehiatu zuten hilaren 3an eta banaka zein taldeko lehen postuetan izan ziren elkarteko kideak

Taldeak izan dira emaitza hoberenak eskuratu dituztenak eta lehen saioan podiumeko postuetan jarri dira. Bakarka ere Aitana Molano jubenila eta Maitane Sarmiento kadeteak bigarren sailkatu dira. Honakoak izan dira lortutako emaitzak:

• Master A 
Paula Martinez - 6ª
• Senior A 
Mirian Prieto- 5ª
• Jubenil A 
Saioa Boyero - 4ª
Erika Tejero - 5ª
• Jubenil B 
Aitana Molano - 2ª
LOKE - 1ª
• Kadete A 
Maitane Sarmiento - 2ª
• Kadete B 
Arhane Larrañaga - 4ª
LOKE - 3ª
• Kadete C 
LOKE1 - 1ª
LOKE 2 - 2ª

Ongi hasi dute lehiaketa garaia eta horregatik arduradunak talde kide guztiek egindako lana eskertu nahi dute. 

Martxoaren 17ko saioan ere lan ona egitea espero dute. Bigarren hitzordu horretako jardunak Gipuzkoako txapelketako finalean izango diren gimnasta eta taldeak zehaztuko ditu.

Hilaren 4an, berriz, Landaberri 1 eta 2 taldeak ederki moldatu ziren Oiartzunen izandako benjaminen topaketan.