Kirol Zerbitzuak Entrenamendu Pertsonal zerbitzu berria eskainiko du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 7a, 11:45

Arg.: L-O Udala.

Hilaren 19tik aurrera, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegian Entrenamendu Pertsonal zerbitzu berria jarriko da martxan

Zerbitzu hau kontratatzen duten bezeroek, kirol monitore batekin aurrez aurreko bakarkako saio pertsonalizatuak jasotzeko aukera izango dute, bakoitzaren helburu, ezaugarri eta interesei egokituak. Saioek 50 minutuko iraupena izango dute eta kiroldegiko instalazio desberdinak erabili ahalko dira entrenamenduaren arabera.

Honako ordutegietan eskainiko da zerbitzua:

  • Astelehena: 08:00, 10:00, 11:00 eta 16:15
  • Asteartea: 09:00, 12:00, 13:15 eta 17:20.
  • Asteazkena: 08:00, 10:00, 11:00, 16:15 eta 18:00.
  • Osteguna: 09:00, 12:00, 13:15 eta 17:20.
  • Ostirala: 08:00, 10:00, 11:00 eta 20:15

Zerbitzu hau kontratatzeko hiru aukera izango dira. Saio bakarra 33,90 euro balioko du; bost saioko bonoak 152,70 euro eta hamar saiokoak 305,15 euro.

Bonoen erosketa zein saioen erreserbak kiroldegiko harreran, 943- 37 61 82 telefonoan edo Buruntzaldeko kirol zerbitzuen webgunearen bidez (tramiteak.buruntzaldea.eus) egin beharko dira.