Kanporaketako sariak Avenida taberna-jatetxeak eta Etxezarreta harategiak eman dituzte.
Euskal Herriko Mus Txapelketako herriz herriko kanporaketak jokatu dituzte asteburuan, tartean, Lasarte-Oriakoa. Pozarren daude antolatzaileak inoiz baino bikote gehiagok parte hartu dutelako, 24k guztira, eta giro ederrean aritu zirelako karta jokoan Xirimiri elkartean. Gorka Arriola eta Antton Beriainek irabazi dute eta bigarren sailkatu dira Ander Sevillano eta Ibai Zamora. Bi bikoteak sailkatu dira txapelketako hurrengo fasera.
Kanporaketako sariak Avenida taberna-jatetxeak eta Etxezarreta harategiak eman dituzte.