Lehenak tapizera ateratzen amateur mailako gimnastak izango dira, bihar, hilaren 3an. Master mailatik kadete C mailara Gipuzkoako talde ezberdinetako kirolariak Bergarako Labegaraieta kiroldegian batuko dira lehen fasea lehiatzeko.
Bi jardunaldi jokatuko dira; goizean jubenil, senior eta master mailako parte hartzaileak izango dira lanean eta arratsaldean, aldiz, kadeteak.
LOKEk banaka zein taldean izango ditu ordezkariak lehian eta mailaren arabera uztaia eta pilotekin duten trebetasuna erakutsiko dute. Hona hemen ordezkariak eta lehiatuko duten maila:
|
• Master A • Senior A • Jubenil A • Jubenil B |
• Kadete A • Kadete B • Kadete C |
Egun bat geroago, benjamin mailako txikien txanda izango da Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Denboraldiko lehen topaketan Landaberri 1 eta 2 taldeek esku hutsik egingo dute lan.