Donostian antolatu zen Talaia Mendia krosean parte hartu zuen talderik handiena. Herrian bizi den Ander Urkizu lehen postuetan izan zen; helmugan 01.17.27 eginez seigarren sailkatu zen.
Idiazabalgo krosean ere Lasarte-Oriako ordezkari talde bat izan zen. Horien artean azkarrena Gorka Gil (35.59) izan zen.
Eta Gernikako Etxera Trail proban ere izan zen herritarrik. Ander Otaegi (01.31.43) izan zen horien artean lehena helmuga igarotzen.