Erketz dantza taldeko lagunek oles egingo dute iluntzera arte, euren lokaletik abiatuta. Tabernaz taberna ibiliko dira eta erdigunean aurrena eta baserrietan gero, Kaxkarrotik gora joanda. Buenabista sagardotegian bapo afalduta amaituko dute ospakizuna.