Hamalau taldekide izan ziren lehian bakarka edo erreleboetan eta emaitza paregabeak lortu zituzten. Guztira 25 marka pertsonal ondu eta 23 domina batu zituzten igeriketa taldeko kideek. Honakoak izan ziren eskuratutako garaikurrak.
| Urrezko domina | Zilarrezko domina | Brontzezko domina |
|
• Oihan Matute 100 m. lau estilo, infantil maila. • Iñaki Garcia 50 m., 100 m. eta 200 m. bizkar eta 100 m. libre, infantil maila. • Garazi Etxeberria 50 m. eta 100 m. libre eta 100 m. lau estilo, junior maila. |
• Oihan Matute 400 m. lau estilo, infantil maila. • Iker Gorostegui 200 m. tximeleta, junior maila. • Garazi Etxeberria 50 m. bizkar, junior maila. • June Lopez 400 m. libre, junior maila. • Mutil infantilak 4x200 m. libre erreleboa. • Mutil infantilak 4x100 m. libre erreleboa. • Mutil infantilak lau estiloetako 4x100 erreleboa. |
• Mario Amantegi 400 m. libre, infantil maila. • Miren Sarobe 200 m. libre, junior maila. • Iker Gorostegui 400 m. lau estilo, junior maila. • Garazi Etxeberria 100 m. lau estilo eta 50 m. libre, absolutu maila. • June Lopez 200 m. bizkar proba, junior maila. • Mutil absolutuak 4x50 m. libre erreleboa. • Neska juniorrak lau estiloetako 4x100 erreleboa. |
Gainera, bakarkako hiru proba onenen FINA puntuak gehituta, igeriketa taldeko bi kide podium nagusira igo ziren; Garazi Etxeberria Gipuzkoako Txapeldun izan zen junior mailan eta infantilen kategorian, Iñaki Garcia txapeldunorde izan zen.

Eta ondutako markei esker Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketetan proba gehiagotan parte hartzeko aukera eskuratu dute Mario Amantegi, Iker Gorosteguik eta Nora Miguelez taldekideek; Amantegik Euskal Herriko Udako Txapelketa 100 m. libre proban; Gorostegik lehiaketa bereko 50 m. tximeletan eta Euskal Herriko absolutu mailako 100 m. eta 200 m. tximeleta probetan eta Miguelezek Gipuzkoako Udako Txapelketa 100 libre m. proban.