Santa Ageda bezpera ospatuko dute zabaletarrek igandean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 30a, 10:38

Auzotarrak eta txarangako kideak, santa eskean, Otegi sagardotegi atarian.

Goizeko hamaiketatik aurrera oles egingo dute bizilagunek, auzoan barrena. Ondoren, 14:00etatik aurrera, Otegi sagardotegian bazkaldu eta Imanol Jimenez zena omenduko dute, Oaintxe in deu! txarangako lagunekin batera. Otordura joan nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena telefono zenbaki honetara idatzi edo deituta: 662 53 90 13.

Helduek ohiko sagardotegi menua dastatuko dute eta haurrek, makarroiak eta txuleta.