Gureak elkarteko teknikari Bakartxo Bandres eta Susana Pastorrek nabarmendu dute Oscar bezalako pertsonei euren garapen soziolaboral eta pertsonalerako aukerak eman ahal dizkietela Urbilekin berritutako hitzarmenaren bidez. "Lankidetza hau bezalakoei esker, Gureakeko okupazio zerbitzuaren jarduerak dibertsifika ditzakegu, beren egunerokotasunari erantzukizunez eta ongi egindako lanagatik ilusioz aurre egiten dioten pertsonei aukerak emanda".
Urbileko kudeatzaile Leyre Lobatori garrantzitsua iruditzen zaio Pauso Berriak egitasmoarekin ituna berretsi izana: "Pertsonen gaitasunetan sinesten dugu; beraz, haien beharretara egokitzen diren parte hartzeko aukerak sortzen ditugu". Hori horrela izanik, aurreratu du lan ingurune "inklusibo eta egokituak" sortzen jarraitzeko konpromisoa duela merkataritza gune horrek. "Beraien gaitasunak edozein direla ere, langile guztiak baloratuta sentitu eta gure proiektu komunaren kide integral izango diren espazioa eraikitzeko konprometituta gaude".