Ostiral honetan jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 29a

Iazko kanporaketa.

Enbido eta hordagoka aritzeko aukera izango dute herritarrek ostiral honetan Xirimiri elkartean, izan ere, Euskal Herriko Mus Txapelketako herrikako kanporaketa aurrera eramango dute bertan. Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartu nahi duten bikoteek 21:30ean bertaratu beharko dutela izena ematera eta partidak 22:00etan hasiko direla. Biko bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu jokatu ahal izateko.