Lasarte-Oriako PSE-EEko ordezkariak Atsobakar auzoan egon dira igande goizean. Auzoz auzo programari berrekin eta karpa gorria jarri dute Muga ibilbideko plazetako batean. Hara bertaratu diren herritarrek euren iradokizunak edota kexak adierazteko aukera izan dute, bai Agustin Valdivia alkateari bai talde sozialistako zinegotziei eta kideei ere. Aurreratu dutenez, hilean behin aurrera eramango dute ekimena eta herriko auzo guztietara joateko asmoa dute.