Mendebaldeko Sahararen aldeko janaria bildu dute larunbat goizean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 27a, 18:36

Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak janari bilketa solidarioa burutu du larunbat goizean Kalbario bidean dagoen BM saltokiaren atarian. Bilketan parte hartu duten kideek, behar zutenaren berri emateko papertxoak banatu dizkiete dendara sartu diren herritarrei, eta dohaintzan emandakoak kaxetan sartu dituzte. Lau orduko ekimenaren emaitza esanguratsua izan da: bederatzi kaxa lekale; zortzi, pasta; zazpi, arroz; bina olio, atun eta sardina; eta beste hiru kaxa konpresekin bete dute. 

 Arroza, pasta, atuna edota sardina kontserbak, lekaleak, azukrea eta konpresak.