Taula A taldea II. mailako lehen postuan da Ligako bigarren jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 25a

Taula Xake Klubeko kidea, lehen jardunaldian lehian.

Taula Xake Klubeko kideek Ligako bigarren jardunaldiari egin zioten aurre etxetik kanpo. Taula A taldeak berdinketa eta II. mailako lidergoa eskuratu du

Irunen 2. mailako taldeak bina berdindu zuen Salto Bidasoa Dren aurka. Miguel Maria Baroja eta Jose Ignacio Echeverriak eskuratu zituzten lasarteoriatarren bi garaipenak. Puntu horiei esker, sailkapeneko lehen postuan da Taula A taldea.

3. mailako taldeak, aldiz, Andoaingo Agustin de Leiza C taldea izan zuen aurrez aurre eta neurketa bakarrean lortu ahal izan zituzten puntuak. Victor Alvarok berdinketa lortu zuen; Ander Etxauri, Mikel Manterola eta Diego Alonso kideen partidetan aurkariak gailendu ziren.

Erlantz Sanchez herritarrak ere jardunaldia jokatu zuen Gros K taldearekin. Jokalari gazteak ez zuen partidarik jokatu, ordea; ez zen bere aurkaria aurkeztu.