Gipuzkoako txapelketa lehiatuko dute herriko atletek asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 25a

Oinatz Almagro iazko txapelketan lehian. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Ostadar SKTko zein herriko atletek Gipuzkoako txapelketari aurre egingo diote hilaren 27an eta 28an, Donostiako Antonio Elortza belodromoan

Herriko kirol elkarteak 11 kirolari proba ezberdinetan lehiatuko da lehen postuetan egon edo beste txapelketa batzuetarako markak eskuratzeko. Atletico San Sebastian taldeko Nerea Eugi, Super Amara BATeko kide Unax Goenaga eta Aloña Mendiko Jon Presa herritarrek ere dominengatik lehian.

Txapelketa horren aurretik herriko atletek hainbat proba libre izan dituzte azken hilabetean markak eskuratu ahal izateko. Azkena, hilaren 20an izan zen Eibarreko Unbe pistan. Ostadarreko lau kide izan ziren parte hartzen eta hirurek luzera jauziko euren markak ondu zituzten.

Eider Redondo gazteak 5,43 metroko jauzia egin zuen; June Garciak 5,05 metrokoa eta Iugatz Almagrok 4,87 metrokoa. 

Redondoren markak gainera 16 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera emango dio. Martxoan Valentzian jokatuko da hitzordua.

Hodei Garciak, aldiz, xabalina jaurtiketa proban izan zen lehian eta bere marketatik gertu izan zen.

Lasterketak

Lasarte-Oria Trail taldeko kideak, aldiz, mendian barrena ibili ziren batzuk lehian eta besteak ibilaldi antolatuetan.

Taldekide Xabier Aizpuruak Garin Mendi Lasterketan parte hartu zuen eta 01.08.54 behar izan zituen helmugara iristeko.

Arantzako Mendi itzulian ere izan zen LOTMEko ordezkaririk.