Beñat Telleriak Errota Harria txapelketa irabazi du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 25a

Beñat Telleria (txapela jantzita) bere lehiakideekin. Arg.: ibon Errazu/GUKA

Errota Harriaren txapelketa lehiatu zen hilaren 21ean, Zestoako Iraeta auzoan eta Beñat Telleria herritarrak txapela jantzi zuen

Gari Garmendia Garmendia II, Xabat Olaizola, Beñat Telleria eta Inhar Urruzuno harri jasotzaileek 107,2 kiloko bola altxa behar izan zuten hiru minutuko txandan. Telleriak 28 aldiz jaso zuen harria, Garmendia IIak 27 altxaldi egin zituen eta Olaizolak eta Urruzunok 24na egin zituzten.