Urteko bilera egingo du La Esperanza auzo elkarteak igandean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 24a

La Esperanza auzo elkarteak jakinarazi du urteko bilkura egingo duela igande honetan, Basaundi auzoko 8. zenbakiko etxabean. Lehen deialdia 10:00etan izango da, eta, bigarrena, ordu erdi geroago. Elkarteko bazkide denak daude joatera deituta.

Hau izango da gai ordena:

  • Aurreko bilerako akta irakurri eta onartzea.
  • Aurreko ekitaldiko kudeaketaren balantzea.
  • Lokalen kudeaketa.
  • Zuzendaritza batzorde berriko kideak izendatzea.
  • Galdera eta erreguak.