Sasoeta-Zumaburu eta Garaikoetxea-Landaberri ikastetxeek festa baten bidez bultzatuko dute 2024-2025 ikasturterako matrikulazioa. Hauxe da egitaraua:
09:30ean, haurrek egingo dituzten marrazki eta idatziko ditzuten esaldiak sare handi batean eskegiko dituzte. Eurentzako herriko ikastetxeetan matrikulatuak egoteak eta ikastetxeetara joatean zer adierazten duen azaleratuko dute.
11:30ean, Zorionak Marimotots emanaldia ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik. Horren ostean, ikastetxe ezberdinetako familiek parte hartuko dute; seme-alabak herriko ikastetxeetan matrikulatzearen esperientziak kontatuko dituzte. Hori amaituta, plazan bildutakoek, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Agur bat lagun maite dantzatuko dute, denek elkarrekin.
12:45ean, ikastetxeetako zuzendaritzek hartuko dute hitza; lasarte-Oriako familiak animatuko dituzten euren haurrak herriko ikastetxeetan matrikulatzera.