Liburu Baby Klubaren ekainera arteko saioak zehaztu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 23a

Iazko abenduko irakurketa saioa.

Larunbat honetan aurrera eramango dute Liburu Baby Kluba izeneko irakurketa taldeko laugarren saioa, Udal Liburutegian, 11:00etatik aurrera. Ekimen hori haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko Bookstart Euskadi egitasmoaren barrukoa da; 0 eta 2 urteko umeek eta euren familiek parte har dezakete, doan.

Ekainera arteko saioak zehaztu ditu udalak. Hauek izango dira hurrengoak: otsailaren 10ekoa eta 24koa; martxoaren 9koa eta 23koa; apirilaren 13koa eta 27koa; maiatzaren 11koa eta 25ekoa; eta ekainaren 8koa eta 22koa. Horiek guztiak ere Udal Liburutegian izango dira.