Kiroldegi berriko lanak 17.598.410 eurotan esleitu ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 23a

Maialen Chourraut kiroldegia, kanpotik.

Construcciones Moyua eta Altuna y Uria enpresek egingo dituzte lanak eta 27 hilabete izango dituzte aurrera eramateko. Hala, kiroldegi berria 2026rako martxan egotea aurreikusi du udalak. Horrez gain, babes ofizialeko 96 etxebizitza eraikitzeko hiru partzela esleitu ditu.