Txantxo jantzien tailerra egingo dute hilaren 31n

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 22a, 15:06

Ate joka ditugu euskal inauteriak eta ospakizun horretara dotore-dotore joateko aukera izango dute herritarrek, Ttakun Kultur Elkarteak hilaren 31rako prestatu duen txantxo jantzien tailerrean parte hartuta. 18:00etan izango da, anbulategiko bigarren solairuan. Izena emateko bide hauek dituzte herritarrek: Geltoki kaleko 4. zenbakiko bulegora joan, 695 78 53 89 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp mezu bat bidali edota kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi.

Partaideek etxean dituzten oihal zaharrak eta lastozko txanoak eraman beharko dituzte saiora.