"Plater osasuntsu eta goxoak" egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 17a

Gorka Gereño, zutik, iazko ikastaroko saioetako batean azalpenak ematen ikasleei.

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko ikastaroa emango du Gorka Gereño sukaldariak Zabaleta auzoan, hilaren 27an eta otsailaren 3an, 10:00etatik 13:00etara. "Urte amaieratan nahiz hasieratan nahi baino gehiago jan ohi dugu askotan eta jarduera hau aproposa izan daiteke gure buruak pixka bat gehiago zaintzeko, plater goxo eta osasuntsuak prestatzen ikasita", nabarmendu dute antolatzaileek. Izen emateak 50 euro balio du; parte hartu nahi dutenek 662 53 90 13 telefono zenbakira mezu bat bidali behar dute.

Gereño auzoan bertan bizi da eta Intxaurrondoko Makrobiotika Elkartea kudeatzen du. Jatetxea izateaz gain, ikastaro ugari ematen ditu.