ESKUTITZA

Udalarentzako kexa

G.A. 2024ko urt. 16a, 16:05

Zenbait urtez udalak gure herrian martxan jarri zuen hozkailu solidarioa berreskuratzeko eskaera bat jaso du erredakzioan TXINTXARRI aldizkariak. Udalari zuzendutako eskutitza da.

"Hozkailua, "refrigeratur", "fridge", "frigorífico"... Ez dakit nola esan ulertu dezazuen. Negu gorrian gaude, nahikoa da, behartsuari jana lagatzeko beharrezkoa da hozkailu solidarioa. Zer bihotz gogorrak, zuhurrak eta zikoitzak zareten.