Donostiako Hipodromoko zaletuek hamazazpi hitzordu izango dituzte aurten

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 16a

2023 urteko udako denboraldiako irudia. Arg.: Isaac Farre Rico.

2024 urteko egutegia aurkeztu zuen Donostiako Hipodromoak hilaren hasieran. Udaberriko zein Udako denboraldiak izango dira eta guztira, hamazazpi jardunaldiz gozatuko dute zaldi lasterketen zaletuek

Udaberriko lehiak martxoaren 28an, ostegunarekin hasi eta ekainaren 6an, ostegunarekin amaituko dira. Saio guztiak goizetan lehiatuko dira.

Garai horretako gainerako hitzorduak ostiralez jokatuko dira, zehazki, apirilaren 5ean, 12an eta 19an izango dira.

Sari nagusiak

Uda partean izango dira lehiarik garrantzitsuenak bai ikusle baita zalditegietako ordezkarientzat ere. Denboraldia uztailaren 7tik irailaren 12ra iraungo du. Igande arratsaldero distantzia ezberdinetako lasterketak ikusteko aukera izango Hipodromoko pistan. 

Baina badira salbuespen batzuk. Ohitura legez, Urrezko Kopako abuztuaren 15ean jokatzen da eta aurten asteazkena da. Bestetik, abuztuaren 25eko jardunaldia astean zehar jokatuko da, zehazki, abuztuaren 23an goizez hitzartu dute. Azken saioa, irailaren 12koa ere ostegunarekin jokatuko da, arratsaldez.

Ikus aurkeztutako egutegia: