Beñat Carbayeda herritarrak Caja Rural-Alea taldean jarraituko du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 16a, 15:30

Carbayeda (ezkerreko bigarrena), Zamorako itzulian. Arg.: Caja Rural-Alea.

Hilaren 10ean, Caja Rural-Seguros RGAren harrobi taldeak txirrindularien zerrenda aurkeztu zuen eta herriko kirolaria dago bertan. Lasarteoriatarrak hirugarren denboraldia du 23 urtez azpiko filialean

 

Nafarroako taldeak Espainiako kopako lasterketak, Euskalduna zein Lehendakari torneoak edo nazioarteko hainbat itzuli egiteko asmoa duela iragarri du eta horietan egoteko lan egin beharko du herritarrak.