Aipatu saio horretan parte hartzen dutenek altzariak zaharberritzeko trikimailu eta teknikak ikastea da. 12 eta 30 urte arteko herritarrek izena eman ahalko dute, doan.
Gaitasun eta ezaugarriak indartu
Udalak makina bat ikastaro programatu ditu ikasturte honetarako Gaztelekuan. Horien helburua da herritarrek udalerriko bizitzan parte hartzea eskulan, prestakuntza, arte, jolas eta antzekoen bidez. Trebetasunak indartu bitartean gizabanakoen formakuntza eta ezaugarriak sendotu nahi dituzte, honen guztiaren bidez: balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna, besteekiko errespetua eta tolerantzia sustatzea eta euskara erabiltzeko aisialdi guneak eratzea.