Korrikako kilometroak eros ditzakete lasarteoriatarrek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 16a

Martxoaren 19an iritsiko da 23. Korrika Lasarte-Oriara, gaueko hamarrak aldera. Horren harira, Muntteri AEK euskaltegiko kideek jakinarazi dute bertan parte hartzeko kilometroak erosi nahi dituzten norbanakoek nahiz eragileek aukera dutela horretarako. Geltoki kaleko 17. zenbakian euskaltegiak duen bulegora joan daitezke 09:30etik 14:00etara edota 09:30etik 18:00etara (astearte eta ostiraletan), edo, bestela, 659 39 66 14 telefono zenbakira deitu edota mezu bat idatzi.