Borobilean Elkarteko lagunek beste mahai inguru ireki bat prestatu dute hilabete honetarako, osasun sistema publikoari buruz, Osakidetza kinka larrian? izenburupean. Hilaren 24an jarri dute hitzordua, asteazkenarekin, 19:00etan Oriarte institutuaren Landaberri eraikinean.
“Arduraz eta kezkaz bizi dugu duela urte gutxira arte harrotzen gintuen osasun sistemaren gainbehera”, adierazi dute elkarte horretako kideek. Ildo horretatik, solasaldi hori prestatu dute, pertsona hauek gonbidatuta, bakoitzak bere alorretik ekarpenak egin ditzan:
Borobilean elkarteko lagunek gogorarazi dute irekia dela ekitaldia eta herritar oro bertara daitekeela gai horri buruz duen ikuspuntua plazaratzera.