Buruntzaldea IKTko igerilariak Hernaniko Sariko podiumean izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 15a

Erreleboetako taldeak garaikurra jaso zuen Hernaniko Sarian. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Hilaren 13an, Hernaniko 25. Igeriketa Saria jokatu zen Hernaniko kiroldegian. Buruntzaldea IKTko ordezkaritza izan zen; infantil, junior eta absolutu mailako hamasei igerilari lehiatu ziren. Gehienek euren onena eman eta markak hobetu zituzten

Parte-hartzaile guztiek edozein estiloko 100 metroko proba eta berrikuntza modura lau estiloko 200 metroko saioa egin behar izan zuten. Gainera, Lasarteko Sariaren antzera, lehiaketa mistoa izan zen eta FINA puntuazioaren arabera erabaki zen podiuma. Horrela izanik, Garazi Etxeberriak 100 m. librean egindako saioari esker, Sariko bigarren postua eskuratu zuen.

Taldeakako sailkapena, aldiz, 4x50 m. errelebo proban jokatu zen. Buruntzaldea IKTk hiru talde aurkeztu zituen eta Iñaki Garcia, Miren Sarobe, Iker Gorostegui eta Garazi Etxeberriak osatutako laukoak eraman zuen garaileen kopa. 

Garazi Etxeberria (ezkerrean) , Hernaniko Sariko podium nagusiko bigarren mailan. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Markak pilatzen

Garaikurrez gain, igeriketa taldeko gazteek guztira 26 marka pertsonal ondu zituzten eta batzuk, gainera, Gipuzkoako zein Euskal Herriko txapelketetarako sailkapen berriak gehitu zituzten euren poltsara. Hauek dira eskuratutako markak:

  • Oihan Matute: 100 m. bular, 01.16,72; lau estiloetako 200 metroko proba, 02.30,71 eta proba horretako 50 m. tximeletako pasean, 33,27.
  • Kimetz de la Cruz: 100 m. bizkar proba, 01.13,97; lau estiloetako 200 metroko proba, 02.53,16 eta proba horretako 50 m. tximeletako pasean, 38,77.
  • Mario Amantegi: 200 m. lau estilo proba, 02.36,65 eta horretan bertan 50 m. tximeletako pasean, 35,09.
  • Iñaki García: bizkar erako 100 metroko proba, 01.03,16 eta proba horretako 50 metroko pasean, 31,34.
  • Ibon Elola: 100 m. bizkar proba, 01.06,06; 200 m. lau estilo proba, 02.32,82 eta proba horretako 50 m. tximeletako pasean, 32.53.
  • Ane Meyer: lau estiloetako 200 metro proba, 03.35,28 eta bertako 50 m. tximeletako pasean, 45,92.
  • Nora Miguelez: 100 m. bular proba, 01.40,55; proba horretako 50 metroko pasean, 46,88, eta 200 m. lau estiloetan 03.09,15.
  • Amaiur Iparragirre: 100 m. tximeleta, 01.28,00 eta 200 m. lau estilo proba, 03.08,50.
  • Nille Becerra: 100 m. libre proba, 01.18,10; lau estiloetako 200 metroetako proba, 03.13,21 eta proba horretako 50 tximeletako pasean, 43,15.
  • Mayi Gorostegui: 100 m. bular probako 50 metroko pasean, 46,65.
  • Miren Sarobe: 100 m. libre proba, 01.01,06 eta lau estiloetako 200 metro proba, 02.36,66.

Nora Miguelezek eta Oihan Matutek Gipuzkoako Udako Txapelketako euren zerrendan proba berria gehitu dute, 100 m. bular eta 50 m. tximeleta eta Ibon Elolak Udako Euskal Herriko Txapelketan lau estiloetako 200 metroko proba ere egingo du. Iñaki Garciak, aldiz, absolutu mailako Euskal Herriko gutxienekoa eskuratu du 100 m. bizkar proban (01.03,16) eta otsaila hasieran Iruñean lehiatuko den txapelketan izango da igerian.

Hurrengo hitzorduak

Bien bitartean, Garciak hitzordu garrantzitsua izango du; hilaren 19tik 21era, Erkidegoen Arteko Espainiako XII. Igeriketa txapelketan parte hartuko du Euskadiko selekzioarekin. Palma Mallorcakoan (Balera Uharteak) jokatuko da lehia eta hiru probatan egingo du igeri gazteak: 100 m. eta 200 m. bizkar eta 200 m. lau estiloak.

Eta hilaren amaieran, markak eskuratu dituzten taldeko kideek Gipuzkoako Neguko txapelketara egingo diote aurre.