Agurreko biraren kontzertua eman du Makulu Ken taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 13a, 21:31

Azkena izan daitekeen Agour Tour biraren barruko emanaldiak jakin-mina piztu du eta dozenaka herritarrek bete dute Jalgi Kafe Antzokia larunbat iluntzean euskal afrobeat estiloa jorratzen duen taldearen zuzenekoa ikusteko. Aurpegiak margotu eta koloretako alkandorak soinean igo dira eszenariora kideak giro ona eta dantzarako gogoa pizteko asmoz. Helburua lortu dute, leku faltak bigarrena oztopatu badu ere. 

Erlazionatuak