Adiskidetasuna eta irudimena, bidaide

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 13a, 18:25

Adiskidetasunari buruzko istorio bat eszenaratu du Teatro Paraiso konpainiak larunbat arratsaldean kultur etxean. Bertaratu diren hogeita hamar bat haur eta helduk kutxa banatan bizi diren Bartolomeus eta Komino lagunen berri izan dute. Bi pertsonaiek bidaiak irudikatzen dituzte eta pozik bizi dira bata bestea izanda, nahiz eta Kominok batzuetan Bartolomeusek gauzak nola irakasten dizkion ez duen atsegin. Hirugarren pertsonaia bat agertu eta beraien kutxak lapurtuko dizkie, bien arteko laguntasuna kolokan jarriz. Hala ere, elkarri lagunduko diote zoriontsu izan diren leku horretara bueltatzeko bidea topatzen.

 

Erlazionatuak