Formatu berria izan du aurtengo XIII. Errezitaldiak. Ibon Fernandez Iradi eta Aitzel Iriondo Iartzaren idatzi bana irakurriaz eman zioten hasiera ekitaldiari, Harresi Guztien Gainetik egitasmoak. Ondoren, Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolako dantzariek hartu zuten agertokia. Beltzez jantzita agertu ziren ikus-entzuleen aurrera, eta sorkuntza dantza bat erakutsi zuten.
Hori amaituta proiektatu zuten aurtengorako prestatu zuten dokumentala: 'Oroitzen zaituztegunean... mahaia guztientzat ipinita'. Eguberri garaiko mahai ingurua irudikatu nahi izan dute, eta ikus-entzunezkoaren lehena zatian, oraindik preso jarraitzen duten Ibon Fernandez Iradiren ama, Mila Iradi Otaegi, Aitzel Iriondo Iartzaren ama, Itziar Iartza Etxenik, eta Jabi Gallaga Ruizen anaia, Mikel Gallaga Ruiz. Eurekin batera agertu da, baita ere Apolonia Otxandorena Sala; Ina Orotegi Otxandorena preso ohiaren ama. Senide gisa bizitakoak kontatu dituzte. Horrekin batera, auren senideen Errezitaldietan izan dituzten parte hartzeez ere mintzatu dira. Denek ala denek eskertu dute inguruko lagun eta herritarrengandik urte luzez jasotako babes eta laguntza guztia.
Amaiera goxo bezain hunkigarria eman diote proiekzioaren lehen zatiari; hiru presoen familiako kideak elkarri helduta agertu dira. Euren atzean, beraien senide presoentzako mahaia jarrita ikus zitekeen, horiek noiz etxeratuko zain, gogoz daudela irudikatuz.
Bigarren zatian, testigantza gehiago
Sei protagonista agertu dira dokumentalaren bigarren zatian: Ina Orotegi Otxandorena; Niko Francisco Rodriguez, Rikardo Izaga Gonzalez, Txurdi Rezabal Zurutuza, Pello Eskisabel Urtuzaga eta Rafa Diez Usabiaga. Horiek ere, espetxeko bizipenak ekarri dituzte gogora, eta orain arte aurrera eraman diren errezitaldietan izan dituzten parte hartzeez ere hitz egin dute.
Dokumentalari amaiera eman eta egindakoa borobiltzeko, protagonista ia guztiak agertu dira, elkarrekin; topa egin dute mahaiaren inguruan elkartuta.
Egindakoren errepasoa
Proiekzioak atzera begiratu eta egindako bidea gogoratzeko ere balio izan du; orain arteko edizioetako irudi eta bideoak tartekatu ditzute.
Iturralde-Balerdi familia ere gogoan izan dute ekimenean