180 bat haurrek areto futbolaz gozatu dute Gabonetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 11a, 13:00

Gabonetako Areto Futbol Txapelketako irabazleak: Andoain Team (benjamin), Eguzki FC24 (alebin) eta Los Ficochasis (infantil). Arg.: Eguzki AF.

Hilaren 7an, Maialen Chourraut kiroldegian jokatu ziren Gabonetako Areto Futbol Txapelketako finaletan giro ederra izan zen. Txapelketako azken neurketak jokatu behar zituzten taldeek senide, lagun eta gainerako aurkarien babesa izan zuten

Benjamin mailako Superlagunak-Andoain Team norgehiagokak eman zion hasiera jardunaldiari. Ostean, alebinen txanda izan zen, Eguzki FC24-Okendo Team eta azkenik, infantilen arteko Los Fiscochasis-Best Juniors partida jokatu zen.

Andoain Team, Eguzki FC24 eta Los Fiscochasis taldeek sari nagusia eskuratu zuten.

Lehen eta bigarren sailkatuez gain, gainerako taldeek ere jaso zuten oroigarririk. Era horretara, Eguzki Arteo Futbol taldeak antolatutako lehiaketan parte hartu duten 180 gaztetxoak bildu ziren kantxan.