TXINTXARRI-ko irakurle... eta entzule

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 9a

Azkenaldian gure webguneko albisteren bat irakurtzera sartu bazara, ohartuko zinen ataza tresna bat azaltzen dela goialdean, titularra baino zertxobait gorago. TokiHoTTS izeneko sistema bat garatu dute Elhuyarrek eta Tokikom Tokiko Hedabideen Bateraguneak, bertako kide diren hedabideek sortutako edukiak irakurri ez ezik ozen entzuteko aukera izan dezaten irakurle eta hemendik aurrera entzule ere izan daitezkeenek.

Play botoia sakatzea aski da entzunaldiari ekiteko, eta Stop-i ematea geratzeko. Gauza gehiago ere egin ditzakete edukietan barrena saltzeatzen dutenek, hala nola, esaldi bat aurrera edo atzera egin, irakurlearen ahotsa aukeratu edota audioa deskargatu.