Abisu horia ezarri gaurko eta etzirako, hotzagatik

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 10a

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak iragarri du 500 eta 800 metro artean elurra egin dezakeela gaur, eta, horregatik, alerta horia ezarri du egun osorako. Lasarte-Orian bi gradu egingo ditu gutxienez eta zortzi gehienez. 

Gaurko giroa goibela izango da eta tarteka euri zaparradak botako ditu. Ikusteke dago zerutik eroriko direnak ur tantak ala elur malutak izango diren. Goizean hegoaldekoa izango da haizea eta, arratsaldean berriz, iparraldekoa. Elur kota 500 eta 800 metro artekoa izango da.

Euskalmetek aurreikusi du bihar oso hodeitsu egongo dela zerua eta tarteka euria egingo duela. Zertxobait jaitsiko da elur kota, 400 eta 700 metro artera, eta ipar haizeak joko du egun osoan. Tenperatura minimoa zero gradukoa izango da; maximoa, aldiz, seikoa.

Erlazionatuak