Harresi Guztien Gainetik herri ekimenak ostegun honetan aurrera eramango du XIII. Errezitaldia, kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. Ohi bezala, espetxean egon direnen edo jarraitzen dutenen bizipenak literatura, musika, poesia edota dantzaren gisako diziplina artistikoen bidez plazaratuko dituzte. Edonola ere, eragile horretako kideek iragarri dute "ezohikoa" izango dela aurtengo formatua, lehen aipatutakoaz gain orain arteko ekitaldiak errepasatu dituen dokumentala proiektatuko dute, 'Oroitzen zaituztegunean... mahaia guztientzat ipinita' lelopean.