Makulu Ken taldeak "etxean" joko du larunbat honetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 8a

Makulu Ken taldeak 2021eko sanpedroetan emandako kontzertuaren une bat.

Euskal afrobeat musika estiloa jorratzen duen Makulu Ken talde lasarteoriatarrak Jalgi kafe antzokian emango du kontzertua larunbat honetan, "dena hasi zen tokian", 19:30etik aurrera. Taldekideek iragarri dute gonbidatu berezi ugari ariko direla beraiekin oholtzan, izan ere, "etxean etxekoentzako despedida" izango da aipatu emanaldia, 18 urteko egitasmo bati amaiera emateko modua. Ondoren, Flor de Otoño DJarekin jarraituko dute festa. Saio honek agur kutsua badu ere, aurrerago ez dute baztertzen beste kontzerturen bat ematea, "oholtza handiago batean". 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Xabi Makulu (@makuluken)