Ostadar Junior Errendimendu taldeak intentsitatean oinarritutako garaipena erdietsi du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 5a, 13:30

Garaipenarekin hasi du 2024 urtea Ostadar SKTko Junior Errendimendu Zilar mailako taldeak. Andoni Alduncinen taldea azken sailkatuaren aurka jokatu du neurketa eta bere nagusitasuna erakutsi du lehen laurdenetik

Liga erregularra amaitzeko jardunaldi bat faltan, talde urdin-beltzak garaipeneko puntuak eskuratu ditu.

Neurketa hasieratik intentsitate handiz jokatu da etxeko taldea. Zelai osoan presioa egin dute jokalariek eta emaitza lehen laurdeneko markagailuan izan du islada, 13-7.

Jokoa mantenduz, aldea handitzen joan da Alduncinen taldea eta atsedenaldira 30-13 iritsi dira.

Partida berrabiarazi denean, aurreko zatiko intentsitatea mantentzen jakin du talde urdin-beltzak eta kanpoko jaurtiketetan arazoa izan dute arren, ez diote abagunerik utzi Donostiako taldeari; 12-4 izan da partziala.

Hirugarren laurden amaieran eta laugarrenaren hasieran, nekea somatzen hasi dira etxeko taldeko kideak eta erritmoa jaitsi dute. Ondorioz, azken minutu borrokatuak ikusi ahal izan dira eta aurkariak eskuratu du laurdena, 7-11.

Andoni Alduncin prestatzailea pozarren dago eskuratutako garaipenarekin; batez ere, aulkiko jokalarien jarduna nabarmendu du: "Aulkitik ateratzen diren jokalariek ere bere ekarpena egiten hasi dira eta hori garrantzitsua izango da hurrengo fasean".