Irakurketa saio gehiago programatu dituzte urtarriletik martxora

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 5a

Bookstart Euskadi programaren barruko Liburu Baby Kluba hilaren 13an itzuliko da. Udal Liburutegian egingo dute hirugarren saioa, 11:00etatik aurrera. Martxora bitartean beste bost programatu dituzte.

Ipuin eta abestiak izango dira aipatu saio horien oinarri, hiru hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Dinamizatzaile batekin batera irakurri eta abesteko aukera izango dute 0 eta 3 urteko haurrek eta euren familiek. Helburua da liburu, kantu eta errimekiko zaletasuna txiki-txikitatik sustatzea, irakurzaletasuna bultzatzeaz gain senideekiko lotura areagotzeko.

Urtarrileko saioak 13an eta 27an egingo dituzte, larunbatez, 11:00etan. Otsailekoak 10ean eta 24an izango dira, eta, martxokoak, 9an eta 23an.