Errege Magoen gaurko etorrera izango da kultur etxean aurrera eramango ez duten urtarrileko kultur jarduera bakarra. Hauek dira gainerakoak:
Zinema
- Hilak 7, igandea, kultur etxean: Teddy y la magia de Navidad, haurrentzat, 17:00etan; eta La Navidad en sus manos, helduentzat, 19:00etan. Sarrerek 4 eta 6 euro balio dute hurrenez hurren.
- Hilak 12, ostirala, kultur etxean: El maestro que prometió el mar filma emango du Okendo Zinema Taldeak. Sarrerek 6 euro balio dute.
- Hilak 14, igandea, kultur etxean: Boo Kwai eta museoaren lapurreta, haurrentzat, 17:00etan; eta Napoleón, helduentzat, 19:00etan. Sarrerek 4 eta 6 euro balio dute hurrenez hurren.
- Hilak 21, igandea, kultur etxean: Wonka, haurrentzat, 17:00etan; eta Ocho apellidos marroquís, helduentzat, 19:00etan. Sarrerek 4 eta 6 euro balio dute hurrenez hurren.
- Hilak 26, ostirala, kultur etxean: El viejo roble filma emango du Okendo Zinema Taldeak. Sarrerek 6 euro balio dute.
- Hilak 28, igandea, kultur etxean: Kina y yuk, haurrentzat, 17:00etan; eta Anatomía de una caída, helduentzat, 19:00etan. Sarrerek 4 eta 6 euro balio dute hurrenez hurren.
Antzerkia
- Hilak 13, larunbata, kultur etxean: Kutxartean antzezlanaren emanaldia egingo du Teatro Paraiso konpainiak. Sarrerek 4 euro balio dute.
- Hilak 27, larunbata, kultur etxean: Erik eta Win antzezlanaren emanaldia egingo du Buhameak konpainiak. Sarrerek 6 euro balio dute.
Opera
- Hilak 10, asteazkena, kultur etxean: Carmen Bizet antzezlanaren emanaldi digitala egingo dute udalak eta Danok Kide elkarteak, 19:30etik aurrera. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute.