Udal Liburutegiaren eta kultur etxearen ordutegi eta egutegien berri eman dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 5a

Liburutegian aurrera eramandako irakurketa saio bat.

Astegunetako nahiz asteburuetako ordutegiak eta jaiegunak zeintzuk diren jakinarazi ditu Lasarte-Oriako Udalak. Bihar, adibidez, itxita egongo dira biak.

Udal Liburutegia 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era zabalduko dute astelehenetik ostiralera (ekainaren 28an salbu, goizez bakarrik irekiko dutelako), eta, larunbatetan aldiz, 09:30etik 13:00etara. Hori izango da ordutegi ohikoena baina ez bakarra, Aste Santuan eta udan moldatu egingo dutelako. Gauzak horrela, 08:00etatik 14:00etara irekiko dute martxoaren 25etik 27ra eta uztaileko astearteetatik ostiraletara.(arratsaldeetan itxi egingo dute). Hilabete horretako astelehenetan arratsaldez ere zabalduko dute, 16:00etatik 20:00etara. Abuztuan itxi egingo dute. 

Jaiegunak hauek izango dira: urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 28a, 29a eta 30a; apirilaren 1a eta 6a; maiatzaren 1a; ekainaren 29a; uztailaren 1a, 6a, 13a, 20a, 25a, 26a, 27a eta 31; abuztu osoa; irailaren 7a, 14, 21a eta 28a; urriaren 12a; azaroaren 1a eta 2a; eta abenduaren 6a, 7a, 23a, 24a, 25a, 30a eta 31.

Manuel Lekuona Kultur Etxea

Kultur etxea 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era zabalduko dute astelehenetik ostiralera (ekainaren 28an salbu, goizez bakarrik irekiko dutelako), eta, larunbatetan aldiz, 09:30etik 13:00etara. Hori izango da ordutegi ohikoena baina ez bakarra, Aste Santuan eta udan moldatu egingo dutelako. Gauzak horrela, 08:00etatik 14:00etara irekiko dute martxoaren 25etik 27ra eta uztaileko astearteetatik ostiraletara.(arratsaldeetan itxi egingo dute). Hilabete horretako astelehenetan arratsaldez ere zabalduko dute, 16:00etatik 20:00etara. Abuztuan itxi egingo dute. 

Jaiegunak hauek izango dira: urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 28a eta 29a; apirilaren 1a; maiatzaren 1a; ekainaren 29a; uztailaren 1a, 6a, 25a, 26a eta 31; abuztu osoa; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 6a, 23a, 24a, 25a, 30a eta 31.