Yeray Rodriguez gazteak gaixotasun bat du hesteetan eta hori artatzeko hazkunde hormona bat behar du, garestia dena. Azkenaldian eragile ugarik aurrera eraman dituzte ekimenak nerabeari eta bere familiari laguntzeko, azkena, joan den abenduaren 31n jokatutako San Silvestre lasterketa. Ekimen horretan Bizipoza elkarteak parte hartu zuen besteak beste, eta, horren harira, jakinarazi du egutegiak jarri dituela salgai Urruzola mertzerian eta Orbela belar dendan, 10 eurotan. Biltzen duten dirua aipatu herritar horiei emango diete, tratamendua ordaintzen laguntzeko.