Eguraldi txarra egingo duenez, Megaba elkarteak egitaraua moldatzea erabaki du:
- 11:00etan, hiru errege magoek bisita egingo diete Atsobakar egoitzako egoiliarrei. Ez da ekitaldi irekia izango.
- 12:00etatik aurrera, pajeak Okendo plazan izango dira haurren eskutitzak jasotzen.
- 17:30etik 19:30era, bertaratzen direnei harrera egingo diete Melchor, Gaspar eta Baltasarrek. Antolatzaileek ilarak egingo dituzte joaten direnak antolatzeko. Halaber, erregeek ez dituzte goxokiak jaurtiko, laguntzaileek banatuko dituzte.