16 urtez azpiko taldeak abenduaren 27an etxeko taldearen aurka eman zion hasiera lehiari. Aratz Fuentesek eta bere kideak ederki jardun arren, Gaztela Mantxa nagusi izan zen eta 13-0 gailendu zen.
Hil horretako 28an, Errioza izan zuen aurrez aurre Euskadiko selekzioak. Borrokatua izan zen neurketa, baina Artaz Fuentesen taldeak ez zuen zorterik izan. Ate aurrean izandako aukerak ez zituen ongi baliatu eta gainera hiruna berdinduta zihoazela garaipenaren bila atezain jokalaria atera zuten. Zoritxarrez Errioxak lortu zuen gila eta 3-4koarekin norgehiagoka eskuratu zuen.
Azken egunean, Balear Uharteetako taldea izan zen aurkaria. Gogor egin zuen lan 16 urtez azpiko Euskadiko taldeak, baina balearrek hasieratik euren balioa erakutsi zuten eta 4-1 irabazi zuten partida.